Skip to main content

Herri Mugimendua(k): eraginkorra(k) ote?

Zelakoa da Euskal Herriko Herri Mugimenduek sistema iraultzeko, errealitate sozial eta politikoan eragiteko dugun gaitasuna? Zelan aldatu da ziklo politiko berrian? Zerk mugatzen du gure eraginkortasun politikoa? Eta zelan handitu dezakegu? 

Galdera horiei erantzuteko anbizioarekin Gogoeta-Ekintza prozesu partehartzailea burutu dugu Joxemi Zumalabe Fundazioko eta Bizilur elkarteko kideok 2024tik 2026ra bitartean, Euskal Herriko luze-zabaleko hamarnaka eragile eta dozenaka militanterekin. Bada, jarraian topatuko dituzue egindako bidetik eratorritako ondorioen berri emateko liburua eta  ikus-entzunezko dokumentala, baita prozesuan zehar 19 militanteri egindako elkarrizketak biltzen dituen liburuxka ere.

Espero dugu sortutako materialak zuen interesekoak izatea eta, batez ere, eztabaidarako baliagarriak. Segi borrokan eta eraldaketan! Gora Herri Mugimendua(k)!