“Gure Garaian” irratsaioa bueltan da

Ikasturte honetako lehenengo saioan Maialen Saguesekin egon gara, antiespezismoaren eta NORen inguruan solasean

Herri mugimenduen irakaspenetatik tiraka herri memoria lantzea xede duen egitasmoa da Gure Garaian irratsaioa. Iaz hiru saio grabatuta eman genion hasiera proiektuari, eta aurten gogotsu gatoz berriro ere, oraingoan antiespezismoa izango dugula hizpide.

Euskal Herriko mugimendu antiespezista sendotzera dator NOR Euskal Herria Antiespezista. Animalien askapenaren aldeko lana egiteko jaio dira, Euskal Herriko gainerako talde antiespezistekin elkarlanean.

Gure irratsaioaren laugarren atala ohiko bideetatik entzun dezakezue: geure webgunean, Arrosa irrati libreen sarean, ivoox-en edota podcastak entzuteko bestelako plataformetan (gure RSS jariora harpidetuz).