[GureGaraian] Saio berri bat, oraingoan antimilitarismoaren ingurukoa

Bostgarren saio honetan Iñaki Otamendirekin egon gara, antimilitarismoa eta intsumisioa hizpide

Euskal Herriko borroka antimilitarista askotarikoetan parte-hartu duen Iñaki Otamendi gonbidatu dugu gaurko saiora. Intsumisio mugimendutik hasita, gaurko gerraren aurkako aldarrietara.

Gure irratsaioaren bostgarren atala ohiko bideetatik entzun dezakezue: geure webgunean, Arrosa irrati libreen sarean, ivoox-en edota podcastak entzuteko bestelako plataformetan (gure RSS jariora harpidetuz).