Iazko Ekotopaketetan bizitakoaren ostean, pozez jaso genuen Jauzi Ekosozialak bere eragiletze prozesuan laguntzeko egindako eskaera.
Ekotopaketen ostean, eta urtebeteko aurkezpen dinamika bukatuta, Jauzi Ekosozialak eragile bezala finkatzeko prozesua abiatu zuen azaroan, eta Joxemi Zumalabe fundazioko pare bat kide haiekin ibili gara saioen kontraste metodologiko lanak egiten. Horretarako, eztabaida saio ezberdinak antolatu dituzte eta mugimendu ekologista astintzeko jaio den eragile berriaren oinarriak finkatu dituzte, helburu, jardun mota, egitura… eta bestelako alorrei dagokienez. Guretzat oso esperientzia polita izan da eragile berri baten jaiotzan ekarpena egin ahal izatea eta sorrera prozesu batek suposatzen duen erronkari heltzea.
Hurrengo hilabeteetan aurkeztuko dute sortu berri duen eragilea, eta interes handiz jarraituko dugu euren ibilbidea Zumalabekideok!