4.kronika
Gaurkoa, oso egun bizia eta emozio betatako eguna izan da, gehienbat Universitad Nacional Autonoma de Honduras-en egon garelako, ikasleen borroka hurbiletik ezagutzen jarraitu dugulako eta Berta Cáceresen familiarekin batu garelako. Horretaz gain, AECID (Agencia Española de Cooperación Internacional para el Desarrollo) eta Congreso Nacional Comisión de Derechos Humanos-ekoak ere ezagutu ditugu.
Kronika Berta Cáceres-en inguruan zentratuko dugu. Gurekin Bertaren ama Austra Berta, alaba Olivia Zúkiga eta Bertaren neba Gustavo egon dira, duintasun eta borroka ikaspena izan da, aho zabalik utzi gaituzte.
Beste hainbat konturen artean, giza eskubideen defendatzaile bat erailtzeko faseak azaldu dizkigute. Lehenik erailketa politikoa, bigarrenik kriminalizaziorako bidea, judizializazioa, espetxea… eta azkenik erailketa bera. Bertaren familia bigarren fasean dago, hasieratik argi utzi dutelako DESA dela Bertaren erailketaren erantzulea, aurrez erail zituzten beste 6 kideren erantzulea izan zen bezala.
Familia segurtasunik gabe dago momentu honetan, presio nabarmena bizi izan dute, hirugarren fasera ez heltzea espero dute. Bertaren alaba erasotu zuten duela gutxi, eta poliziaren babesa duten arren ez dira fio eta ez daude gustura. Hala ere, haien hiztetan “La necesidad de justicia es mayor que el miedo y el dolor”.
Transnazionalen aurkako borrokak zutik dirau, oraindik ere, proiektua gelditzea lortu nahiko lukete, hiltzaile intelektualak oraindik kalean jarraitzen dute. Halere, pozik daude Agua Zarca proiekturako finantzazioa gelditzea lortu dutelako.
Hau guztia azaltzeko “Amalurraren defendatzaileak” kanpainaren barruan Honduras-eko 38 erakundek (OXFAM tarteko), “Hechos y circunstancias alrededor del asesinato de Berta Cáceres Flores” informe hau atera dute. Bertan, erailketaz jarduteaz gain, Agua Zarca proiektuaren atzean dagoen ustelkeriaz ere dihardu.
Horretaz gain, Olivia Zuñigak azaldu zigun (Bertaren alaba), kongresurako aurkeztuko dela, indigenen eskubideak defendatzeko.
Bukatzeko, isilik gelditu nahi ez duen familia honen aurka doaz boteredunak, hori dela eta, internazionalismoaren garrantziaz jardun dugu, bereziki azpimarratu dute gu adi egotea bertan gertatzen denari buruz, zabaldu haiek bizi dutena eta presio internazionala egitea.