TIRA! Ezagutza militantearen korapiloetatik
Topaketak
Urriaren 18 eta 19an Markeskoa jauregian
(UEUko Eibarko egoitzan)
Kaixo lagun!
Gonbidapen batekin gatoz! 2018an Joxemi Zumalabek eta Bizilurrek Euskal Herriko herri mugimenduetan martxan dauden formazio esperientziak ezagutzeko asmoarekin bide bat hasi genuen. Formazio esperientzia horietan partekatzen ditugun korapiloak identifikatu eta askatzeko bidea egiten hasi ginen zuetako batzuekin batera.
37 mugimendu zein eragilek hartu genuen parte formazioa berrezaugarritzeko eta gogoeta egiteko bide horretan: KORAPILOAK ASKATZEKO BIDEAN. Geroxeago, talde txiki batek Kubako PARADIGMA ASKATZAILEAK NAZIOARTEKO XIII. TAILERREAN parte hartu genuen, Abya Ayalako herri mugimenduek dauzkaten baliabideak eta gogoetak ezagutzeko.
Oraingo honetan, zuengana jotzen dugu berriro, elkarrekin beste urrats bat emateko proposamenarekin:
TIRA! Ezagutza militantearen korapiloetatik Topaketak antolatzen ari gara! Urriaren 18 eta 19an Euskal Herriko zein beste herrialdeetako mugimenduak elkartuko gara Eibarren, hiru helburu hauekin:
- ELKAR EZAGUTU: Euskal Herriko formazio esperientziak eta prozesuak. Ostiral arratsaldean esperientzia ezberdinen azoka egingo da eta zuen eragileak aukera izango du bertan aurkeztua izateko nahi izanez gero. Horretarako eman izena hemen.
-
INSPIRATU: Hemengo eta hango esperientzien arteko dialogo bidez
-
KONSPIRATU: Formakuntza politikoa birpentsatzen jarraitu
harremanetarako: harremanak@joxemizumalabe.eus
.————————————————————————————————-
TOPAKETETAKO EGITARAUA
OSTIRALA
17:00-20:00
LARUNBATA
9:30-16:00
-
Formazio esperientzia ezberdinen arteko elkarrizketa:
-
CEAAL, Latinoamerika eta Karibeko herri hezkuntzarako kontseilua. (Brasil).Herri Hezkuntzan diharduen mugimendua, hezkuntza eraldaketa eta eraldaketa sozial, politiko, kultural eta ekonomikorako prozesuak laguntzen dituzte Latinoamerikako eta Karibeko jendarteetan.
- Euskal Herriko Mundu Martxa (EH): ekintza feministak burutzeko mundu mailako mugimendua da. Euskal Herri mailan, “Euskal Herriko Emakumeen Eskubideen Gutuna” sortu zuten eta Euskal Herritik hedatu, indarkeria sexistari aurre egiteko 24 orduko ekintza-protokolo bat adostu dute, zaintza greba aurrera eraman… horretan dihardute.
-
Maria Cano, Agroekologiako Latinoamerikar Institutua – IALA, La Via Campesina. (Kolonbia).Agroekologiako eskola. Formazioan zentratzen den eragilea, nekazal kulturaren baloreak indartu eta antolaketa prozesuak gidatzen dituzte.
- Las mélidas (El Salvador)→Emakumeen eskubideen alde lan egiten duen elkarte feminista. Formakuntza arloan, eztabaida-feminista, ahalduntze eta osasun sexual eta erreproduktiboari dagokion eskolak lantzen dituzte.
- Ipes Elkartea (EH): Euskal herritarren prestakuntza eta euskal kultura sustatzen urteetan diharduen elkartea. Egun euskal aniztasuna, kartzela kalera, ezker pentsamendua eta Euskal Herriko historia lantzen dihardute.
-
-
Entzundakoen lurreratzea gure kolektiboetan
-
TIRA Korapiloetatik!: Korapiloak askatzeko tresna bila
-
Itxiera
Aste honetan Kataluniatik iritsi zaizkigun berriekin mugituta, topaketak prestatzen ari garen eragileok larunbat arratsaldean Donostian egingo den mobilizazio deialdiarekin bat egitea erabaki dugu, eta beraz, ordutegia eta egitarauan aldaketak egongo direla jakinarazi nahi genizuen.
Ordutegi eta egitarau aldetik ostirala berdin mantenduko da (17.00-20.00) herri mugimenduetako formazio esperientzien elkar ezagutzan sakonduz. Larunbatean 9.30etan hasiko gara eta 16.00etarako bukatuko dugu, egitarauan aldaketa batzuk eraginez. Bazkariak barne egoten jarraituko du moldaketa honekin ere.
———————————————–
-
18 y 19 de octubre en Markeskoa (sede de la UEU)
Kaixo lagun!
Este email es una invitación a las jornadas TIRA! Ezagutza militantearen korapiloetatik JORNADAS (TIRA! De los nudos de los saberes militantes) que organizamos el 18 y 19 de octubre en Markeskoa (sede de la UEU, Eibar).
En 2018 Joxemi Zumalabe y Bizilur comenzamos un camino con el objetivo de conocer las experiencias de formación que tienen en marcha los movimientos populares de Euskal Herria, junto con algunas de vosotras. Con la participación de 37 colectivos recogimos experiencias, nudos encontrados y propuestas para desatarlos aquí: DESATANDO NUDOS.
Ahora damos un paso más, y, con ideas que nos inspiran de los debates del Abya Ayala estamos organizado las jornadas TIRA!, donde junto a movimientos de Euskal Herria y de otros territorios:
- Compartiremos y conoceremos experiencias y procesos de formación. El viernes por la tarde presentaremos diferentes experiencias. Si queréis presentar la de vuestro colectivo, contádnoslo al apuntaros.
- Nos inspiraremos a partir de diálogos entre experiencias de aquí y de allá
- Buscaremos herramientas para desatar los nudos que encontramos en el camino de la formación política.
¡Animaos! ¡Apuntaos!
¡TIRAndo entre todas desataremos más fácil los nudos!
Este será el programa:
17:00-20:00 VIERNES
- Bienvenida
- Conociendo experiencias de formación de los Movimientos Populares
SÁBADO
9:30-16:00
- Diálogo entre experiencias de formación:
- CEAAL, Consejo de Educación Popular de América Latina y El Caribe (Brasil)
- Marcha Mundial de las Mujeres de Euskal Herria Euskal
- Instituto Agroecológico Latinoamericano María Cano – IALA, La Via Campesina. (Colombia)
- IPES Elkartea
- Otra invitada internacional (por confirmar)
- Aterrizando las ideas en nuestros colectivos
- ¡TIRA de los nudos!: buscando herramientas para desatar los nudos
-
Cierre
[ÚLTIMAS NOTICIAS] Desde la organización de las jornadas, hemos decidido unirnos a la convocatoria de movilización este Sábado por la tarde en Donostia. Y hemos adaptado los horarios y el programa.