Dinamizazio politikorako ikastaroa (IZEN EMATEA ABIAN!)

Herri Mugimenduentzako gonbitea:

Aurten bigarrengoz, dinamizazio politikoaren inguruko ikastaroa abiatuko dugu; Ekimen honen asmoa eta gogoa Euskal Herriko herri mugimenduetako erakundeen funtzionamendua hobetzera bidean ekarpena egitea da. Baita, gure erakunde eta kolektiboen lan-dinamikari behar duen garrantzia, arreta eta zaintza ematea ere.

Herri Mugimenduetako kolektiboen eguneroko funtzionamenduan hainbat jarduera talde-lanean egiten ditugubilerak eta asanbladak, debate eta analisiak, erabakitze-prozesuak, kanpainak, topaketak eta jardunaldiak, lan-banaketak, talde ezberdinen arteko elkarlanak, planifikazio eta ber-antolatze prozesuak, ez-adostasunak, gatazkak, etab.

Taldeko lan-dinamika eta prozesu horiek egiteko modua hobetzeko beharra sentitzen dugu maiz, hau da, talde-lan hori eraginkorra eta guztion artean partekatua izateko beharra; gure proiektu eta helburu politikoetan aurrera egiteko eta militantziaren jarduera emankorra, osasuntsua eta askatzailea bihurtzeko.

Izen ematea abenduan itxiko da, eta ikastaroa urtarriletik ekainera bitartean egingo dugu. Ikastaroaren nondik norakoak, datak, funtzionamendua, gaitegia eta bestelakoak ezagutu nahi badituzu, ondorengo esteketan aurkituko duzu:

INFORMAZIO ZABALAGOA HEMEN

AZALPEN BIDEOA HEMEN

IZEN EMATEA HEMEN 

Edozein zalantza izanez gero, email honetara idatzi:
harremanak@joxemizumalabe.eus

Ondo izan!

gatzozpindu2019_kartela5